Atzo, urtarrilak 30, txalaparta saio interesgarria antolatu genuen Aratz Basauriko berbalagunaren eskutik. Irakasle, ikasle eta berbalagunen artean 24 pertsona bertaratu ziren Galdakaoko AEK euskaltegirara.
Azalpenekin hasi aurretik, Aratzek ezin hobeto kontatu zigun txalapartaren historia. Jarraian, Eneritz txalapartariarekin bost minutuko erakustaldia egin zigun, txalaparta nola jo behar den erakusteko. Ondoren, berbalagunon txanda heldu zen, baina soinua ez zen eurena bezain ona izan kar, kar, kar. Ordubete eta erdiz egon ginen ttakun-ttakunaren erritmora nor baino nor baldarrago, baina pozik.
Irakaslea azalpenak ematen. Ikasleak ahal dutena egiten...
Ikastaro interesgarri bezain polita.
2012/01/31
2012/01/30
Lehenengo mendi irteera
Urtarrilaren 28an Hego Uribeko berbalagunon mendi taleak bere lehen urratsak eman zituen. Hasiera batean Orixol mendira joateko asmoa izan bagenuen ere, eguraldi kaskarra ikusita, ibilbide laburragoa egitea erabaki genuen. 8:30ean kotxeak hartu eta Astxikira abiatu ginen poz-pozik. Tontorrera heldu arte oso eguraldi ona izan genuen. Bueltako bidea gogorragoa izan zen lainoak eta euriak bidea zaildu zigutelako. Hala ere, oso paisaje ederrak ikusi ahal izan genituen eta horrez gain, horrelako irteera asko egingo dituen talde baten sorrera izan zen lehengo egunekoa; eta hori da garrantzitsuena. Biba zuek!
Hasieran denok irribarretsu, gero aurpegi nekatuagoak ikusten hasi ginen
Hara! Zer jartzen du pankarta horretan?
BERBALAGUNOK EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULA!
2012/01/24
Generoaren inguruko mahai-ingurua
Antolatzaileak: Galdakaoko gazte asanblada eta
Pantxike Galdakaoko emakumeak taldea
Noiz: Otsailaren 2an, 18:00etan.
Lekua: Torrezabal kultur etxea
Sarrera dohainik
Berbalagunok ere emakumeenganako indarkeriaren aurka gaudenez, urtarrilaren 26an Torrezabalen egingo den mahai-inguruan parte hartzeko deia egiten dugu. Oso interesgarria eta baliagarria izango da hitzaldia, gainera solasaldia bukatu ostean tailerrak ere egingo dituzte.
BERBALAGUNOK ERE BERDINTASUNAREN ALDE!
2012/01/23
Urtarrilaren 28an Orixol mendira.
ORIXOL MENDIA
- Zonaldea: Urkiola
- Altuera: 1131 m
- Ibilbidea: 3:30 ordu gutxi gora behera
- Irteera ordua: 8:30ean
- Ez ahaztu aldatzeko botak
Urtarrilaren 28an, larunbata, Hego-Uribeko berbalagunok Urkiolako Orixol mendira egingo dugu lehen mendi irteera.
Irteera ordu eta eta lekua: 8:30ean Galdakaoko udaletxeko plazatik.
Izena emateko galdakao_berba@aek.org edo hegouribe@aek.org helbidera bidali mezua, zenbat kotxe eraman behar ditugun jakiteko.
Mendi taldea
Euskaldunok eta mendia beti lotuta egon gara.
BOTAK JANTZI ETA ETORRI GUREKIN!!!
Hego-Uribeko berbalagunok mendi taldea sortu dugu. Hilabetean behin-edo mendi irteera bat egingo dugu mendiaz eta euskaraz elkarrekin gozatzeko.
Aldez aurretik, blog honen bidez, zein facebook-en bidez emango zaizue irteeren berri. Eskatzen zaizuen gauza bakarra da izena emateko mezua bidaltzea, zenbat kotxe eraman behar izango ditugun kalkulatzeko.
Aldez aurretik, blog honen bidez, zein facebook-en bidez emango zaizue irteeren berri. Eskatzen zaizuen gauza bakarra da izena emateko mezua bidaltzea, zenbat kotxe eraman behar izango ditugun kalkulatzeko.
BOTAK JANTZI ETA ETORRI GUREKIN!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)