galdakaoko berbalagun: 2007

2007/12/20

Zorionak eta Urte berri On!!!!!

iritzia 

BERBALAGUN GUZTION PARTETIK.....ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!!!!!!

2007/12/18

Ipuinak kontatzeko ikastaroa

iritzia 

Ipuinak nola kontatu ikasi nahi duzu?

Basauriko Euskarabila taldeak aukera emango dizu. Apunta zaitezte!!!!

Abenduaren 27an 10:00-13:00.


2007/12/13

Galdakaoko Udal Euskaltegian aurkezpenak

iritzia 
Galdakaoko Berbalagunen egindakoak eta esperientziak kontatzeko, aurkezpentxo batzuk egin genituen Udal Euskaltegian. Txintxo txintxo hartu zituzten gure azalpenak, begira bestela!!!




2007/12/04

Durangoko azoka

iritzia 


Urtero lez, abenduaren 5etik 9ra zabalik izango duzue Durangoko Euskal liburu eta disko Azoka. Aukera paregabea gabonetako opariak erosteko giro ezin hobean. Mikel Urdangarin, Ken zazpi eta Potato ikusgai izango ditugu, besteak beste.
Informazio gehiago jakiteko hemen klikatu: http://www.durangokoazoka.com/

2007/11/22

El Correo ko artikulu berezia

iritzia 

Hona hemen kasu berezi bat.

Maite Iturre, Argentindarra baina Brasilen jaioa, 21 urtekin Euskal Herrira heldu eta barnetegi baten euskara ikasi ondoren "engantxatu" egin zen. Unibertsitateko ikasketak euskaraz egin eta gaur egun EHU-UPVn klaseak ematen ditu. Honetaz gain Hezkuntza Ministerioak banatzen duen sari gorenena eskuratu du .
Nork dio zaila dela????
Artikulua :

2007/11/20

Urko Aristi eta Alex Sardui Mintzalagun ekimena aztertzen.

iritzia 

Lazkaoko barnetegia eta Mintzalagun ekimena aztergai, asteleheneko "Bi Errepidean" saioan.

2007/11/19 ETB1


Euskara ikasteko bi bide aztertu dituzte Urko Aristik eta Alex Sarduik .Euskara ikasteko modu bat baino gehiago daude. Barnetegiak adibidez, epe laburrean aurrerapauso handiak egiteko tresna dira. Baina ez da gure hizkuntza ikasteko bide bakarra.

Mintzalagun sistemak esaterako, euskara norberaren eguneroko bizitzan txertatzeko aukera eskaintzen du. Urko Aristi eta Alex Sardui euskara ikasteko bide horiek hautatu dituzten bi emakumerekin egon dira asteleheneko “Bi Errepidean” saioan.


Protagonistetako bat Martina Urrutia da. Sustrai nafarrak dituen iruindar hau Lazkaoko Maizpide barnetegian ari da ikasten. Lau hizkuntza dakizki eta orain euskara ikastea erabaki du. 15 urte dira Normandian bizi dela eta Euskal Herrira itzuli da bere jatorrizko hizkuntza ezagutzera. Urkok egun batez bizi du barnetegiko ikasleen bizitza. Klaseak, elkarbizitza, zurrumurruak eta parrandak bizi ditu Martina eta barnetegiko lagunekin batera.


Alex Sarduik Rocio Luces Goñiren eguneroko bizitza ezagutu du. Mintzalagun sistema antolatzeko ardura du Rociok eta Sarduik bere lanean lagundu dio. Uruguayen hazia eta hezia da baina, aiton-amonak nafarrak zituela eta, umetan hasi zen euskara ikasten. Orain bost urte etorri zen Euskal Herrira eta duela hiru urte hasi zen Algortako euskara elkartean lanean. Bi mintzalagunekin egon dira Alex eta Rocio.

Gure hizkuntza edonorekin egunero erabili daitekeela ikusi ahal izan dugu.

2007/10/17

Mintzapraktika aurrera doa!!!!!!!!!!

iritzia 
Hiru eragile elkarlanean, gehiagoren zain
Euskaltegiek eta Euskara Elkarteek lan eskerga egiten dihardute azken urteotan gure hizkuntzaren alde, bakoitza bere esparruan. Bien zereginak garrantzi handikoak eta "elkarren osagarri" direla azaldu du Jasone Mendizabalek, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren zuzendariak: "Azken urteotan argi ikusi da euskara ikasteko ez ezik, erabiltzeko erraztasunak ere eman behar direla".

Ezagutza eta erabilera "naturaltasun osoz uztartu dira" orain arte sortu diren mintzapraktika egitasmoetan. Haietan, euskaraz aritzeko erraztasuna landu nahi dutenak (euskaltegietako ikasleak, euskaldunak izan arren hizkuntza erabiltzeko aukerarik ez duten lagunak...) eta erraztasun hori jadanik badutenak elkartzen dira, elkarrengandik ikasteko. Topagunearen ordezkariak azpimarratu duenez, "erakunde publikoek hasiera-hasieratik ikusi dute argi mintzapraktikaren garrantzia, eta ezinbesteko partaide izan dira" orain arteko elkarlanean.

Duela zazpi urte, Bizkaiko Berbalagun egitasmoak koordinatzeko AEK-k, Uztarriak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Topaguneak sinatu zuten Berbabarri hitzarmena jarri dute adibidetzat.
Elkarlanaren bide horretan sakonduz, AEK-k, Topaguneak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak harremanak landu dituzte azken urte eta erdian. Gaurkoan aurkeztu dena lankidetza horren lehenengo emaitza baino ez da. Zentzu horretan, Mendizabalek argi utzi nahi izan du "elkarlana dela honelako egitasmoen giltza garrantzitsuenetakoa" eta "bide horretan sakontzeko asmoa daukagula". Gonbitea ere luzatu die "herrietan sustatzaile izan nahi duten erakunde guztiei batera lan egiteko. Gure aldetik, ahalegina egingo dugu inor kanpoan gera ez dadin".

Mintzapraktika egitasmoak
Arestian aipatu den bezala, mintzapraktika egitasmoak izan dira lankidetzaren abiapuntu. Mertxe Mujika AEKren Koordinatzaile Nagusiak azaldu du zertan gauzatuko den lankidetza hori, lau helburu nagusi nabarmenduz:

1. euskararen erabilera bultzatzea
2. herrietako mintzapraktika egitasmoak zabaltzea
3. egitasmo horiek sustatzen dituzten eragileen elkarlana bultzatzea
4. egitasmoen ikusgarritasuna handitzea eta haien eraginkortasuna gizarteratzea

Barrura begira, jadanik martxan dauden mintzapraktika egitasmoen funtzionamendua hobetzeko eta egitasmo berriak martxan jartzeko jarraibideak adostu dituzte Topaguneak, AEK-k eta HPSk. Baina horrez gain, eta kalera begira, irudi bateratua ere sortu dute hiru eragileek: MP letrak osatzen dituzten hiru lagunen irudi koloretsuak izango dira aurrerantzean mintzapraktika ekimenak erraz ezagutarazteko ikurra, sinplea, koloretsua eta identifikatzen erraza.

"Mintzapraktika egitasmoen erreferente argia ere sortu nahi izan dugu" azaldu du Mertxe Mujikak, "eta horretarako Internetera jo dugu. Informazioa bilatzeko biderik erabiliena da gaur egun, eta pentsatu dugu ezinbestekoa zela ekimen berri honek sarean ere bere txokoa izatea". Mujikak azaldu duenez, informazio hutsa baino askoz ere gehiago aurkituko dute internautek www.mintzapraktika.org webgunean. Parte-hartze aktiboa ere funtsezkoa izango da webgune berrian: bertan, mintzapraktika talde 'fisikoek' aukera izango dute foroetan parte hartu eta haien blog propioak sortzeko, baina gainera, inguruan talde fisikorik ez duten lagunek ere mintzapraktika plataforma birtual gisa erabili ahal izango dute webgunea, ahozko komunikazioa ahalbidetzen duten tresnen bidez.

Errotuz doan mugimendua
Mintzapraktika egitasmoek hazkunde handia izan dute azken urteotan. Aitzindaria Donostiako Mintzalagun ekimena izan zen, 1993an abiatu zena. Harez geroztik, gero eta jende gehiago joan da halako ekimenetan batzen, gaur egungo zenbakietara iritsi arte: mintzapraktika taldeak Euskal Herri osoko 40 herri eta eskualdetan daude martxan, eta 1.800 lagun baino gehiago mugitzen dituzte. Mugimendua sasoi betean dago, gainera, eta oraindik badira sortze prozesuan dauden taldeak: Sakana, Gasteiz, Ezkerraldea...

2007/10/01

BERBALAGUN bueltan dago!

iritzia 

Kaixo pandilla!

Oporretan ibili ondoren bada bueltatzeko garaia. Badakizue ba, BERBALAGUN-en parte hartzeko epea zabalik dago, talde eta ordutegi ezberdinak izango dituzue aukeran.

Etorri eta ondo pasa!!! Beti euskaraz, noski.

2007/07/10

Galdakaoko San Juanetan Berbalagunok tabernak alaitzen

iritzia 
Trikitixarekin, euskal kantekin eta dantzekin Galdakaoko tabernetara jo genuen giroa pixka bat alaitzeko eta emaitza itzela izan zen.

Eus-katea BERBAFARIAN

iritzia 
Azkenean guztiak animatu ziren "kadeneta" edo "kate" luze bat sortuz. Trikitixa ala edariaren ondorio???

BERBAFARIA alaitzen

iritzia 
Afalostean lagunak animatzen hasi ziren trikitixaren soinuaz, besteak berriz....lotsati, baina pote batzuen ondoren.....ikusi hurrengo argazkiak.


San Juanekin azken BERBAFARIA

iritzia 
Aurtengo kurtsoa bukatzeko, nola ez, azken BERBAFARIA antolatu genuen San Juanekin batera. Eguraldi ederra zegoela eta, kalean afaldu genuen gustu-gustora. Jaia hasi besterik ez zuen egin, begira batzuen aurpegiak.....

2007/06/16

Aipamen berezia Edurnerentzat

iritzia 
Hemen dugu Edurne, gure Karlos Berbalagunaren alaba. Donostiko Mintzaegunera joandako guztiak alaitu zituen bere trikitixarekin, eskerrak, eguraldia ez bait zen oso ona izan. Usansolotarrak izanda Galdakaoko izena toki onenean utzi zuten.

Primerako Mintzaeguna Donostin

iritzia 


Bazkari galanta!!!! Hor dauzkazue Galdakaoko Berbalagunak lehenengo planoan.Joan ez zinetenentzat, jai ederra galdu zenuten. Hurrengo jaira joateko gogoak???

Ba datorren urterarte ezer ez.

2007/05/25

Mintzaeguna Donostian, Ekainak 2an, etorri!!!!

iritzia 

Ekainaren 2an, larunbata, bigarren urtez, "Mintza Eguna" ospatuko dugu, Donostian aurten.
Topaguneak eta Euskal Herri osoko berbalagunek antolatu eta bultzaturiko jai eguna dugu.
Iaz estreinakoz egin zen Iruñerrian, aurten Gipuzkoa aldera joango gara.

Guztioi luzatzen dizuegu parte hartzeko gonbita.
Hona hemen egitaraua:
11:00etan: Gaztelumenditar anaiek Euskal Herriko berbalagun guztiei harrera egingo diete bertsotan.
11:30etan: ttipi-ttapa Donostiatik zehar ibilalditxo
13:30etan: bermuta eta pintxoa Arrano elkartean.
14:15etan: bazkaria Trinitate plazan.
16:00etan: sari banaketa
16:15etan: kantaldi/dantzaldia

2007/05/16

Usansolotik Galdakaora korrika 15

iritzia 

Usansolotik korrika pasa eta Labea auzoa atzean utzita Erletxesera heldu zen.








Hemen Galdakaoko suhiltzaileen egoitza zaharrera heltzen.

2007/05/11

Maiatzeko agenda

iritzia 


Galdakaoko Euskararen agenda
2007ko maiatza


Maiatzak 7-11
Igandetik ostiralera
OSASUN ASTEA
Galdakao
Maiatzak 9
Asteazkena
Antzezlana: PIKOR-en “Jokoaut”
Torrezabal Kultur Etxea
Ordua: 11:30
Galdakao
Maiatzak 11
Ostirala

II KANTUGINTZA SAIOA:
Euskal abesti tradizionalak ikasteko aukera.
Aek Euskaltegian.
Saioa: 19:00etan sarrera:doan
Galdakao
Maiatzak 11-13
Ostiraletik Igandera
Usansoloko Jaiak
Usansolo
Maiatzak 14-25
BERTSOLARITZA JAURDUNALDIAK aste osoan zehar
Torrezabal kultur Etxea
Galdakao
Maiatzak 17
Osteguna

Edorta Jimenez-en Emanaldia
Udal Euskaltegian
Ordua:10.30etan eta 17:30etan
Galdakao
Maiatzak 19
Larunbata
ADUR ANTZERKI TALDEAK “kuko, Truko ta Bolenwaider Munduan zehar
Torrezabal Kultur Etxea
Ordua:17.00etan Sarrera: 5,4 eta 3 €
Galdakao
Maiatzak 25
Ostirala
Eskalada diaporama,
Alain Azkue eta Gotzon Larruzea Galdakoztar eskalatzaileen eskutik
Berbalagun
Tokia: Aek-ko egoitzean 19:00etatik aurrera Sarrera:doan
Galdakao
Maiatzak 26,27
Larunbata eta Igandea
Olabarrietako jaiak
Olabarrieta auzoa
Galdakao
Maiatzak 31
Osteguna
KIRMEN URIBE-REN HITZALDIA
Udal Euskaltegian
Ordua: 10:30etan eta 17:30 etan
Galdakao

Eta gogoratu:


UMEENTZAKO TAILERRAK:
Maiatzak 15,16 (Astearte eta Asteazken) Txotxongiloen tailerra
JAIAK:
Maiatzak 26,27 (Larunbata eta Igandea) Olabarrietako jaiak

IKASTAROAK:
SENDABELARREN IKASTAROA
Maiatzaren 17an hasita, ostegunero, 18:00etatik aurrera. Aek euskaltegiko egoitzetan.
Telf:94 456 4119

2007/05/02

Galdakaoko Berba-OT, zatoz abestera!!!!

iritzia 

Lotsarik gabe abestu nahi duzu??
Gurekin daukazu aukera OT-n bezala ibiltzeko. 15 egunero biltzen gara euskarazko kantuak gogoratzeko. Abesti berriak proposatu nahi badituzu zatoz, gainera Kantautore berezi batekin elkartzeko aukera izango duzu.

2007/03/23

Eguraldiak ezin du Korrikarekin.

iritzia 

Euria dariola, hala ere Usansoloko gazteak korrika Unkinako polikiroldegiaren barruan. Euskarak beti oztopoak gainditzen....

Korrika-txiki, bai polita!

iritzia 
Eguraldi kaxkarra baina Usansoloko umeak zintzo-zintzo korrika itxaroten.

Berbalagunak ere korrikaren alde!

iritzia 

Nola ez, Berbalagunak ere "korrika 15"aren aurkezpenean.

2007/02/15

Korrika kulturala Galdakaon

iritzia 

MARTXOAK 2 (OSTIRALA)
Korrikaren aurkezpena Arratsaldeko 20etan
Torrezabal kultur etxean

MARTXOAK 10 (LARUNBATA)
Kuestazioa eta korrikaren arropa salmenta....Goizeko 11etatik aurrera
Gurutzeko plazan.

MARTXOAK 16 (OSTIRALA)
Bertso dantza kalejira, DANGALISKE taldearekin....Arratsaldeko 19etatik aurrera
Somera kalean.

MARTXOAK 23 (OSTIRALA)
Korrika txiki...Goizeko 10etan Urreta eskolatik irteera.
11etan KANPANOLA animazio taldearen saioa
Lehendakari Agirre plazan.

KONTZERTUA: Gaueko 22etatik aurrera
Santi Brouard plazan.

MARTXOAK 27 (ASTELEHENA)
KORRIKA DATOR GOIZALDEKO 2etan.

2007/02/13

Korrika 15 "HELDU EUSKARARI"

iritzia 

Zer da Korrika?

Korrika Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1.go Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordutik 14 Korrika eta 26 urte igaro dira.
Aurten ere, 10 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du berriz ere Korrika k. 2.150 kilometro euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. 600.000 lagunetik gora izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa. Ordura arte sekretupean gordetzen den mezua.

Nork antolatzen du?

AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundeak. Hori lortzeko helduen euskalduntze alfabetatze alorra jorratzen du: ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultura ekitaldien antolakuntza eta euskararen aldeko kontzientziatze kanpainak.
Informazio gehiago:

2007/02/02

Gure lehen filma

iritzia 


Astero ordu batez (edo gehiagoz gaiaren arabera) egoten gara batera mintzapraktika lantzen. Hala ere guztiok batera ekintza ezberdinetan biltzen gara. Hau izan zen Galdakaoko zineman ikusitako gure euskarazko lehen filma.

Filme barregarria benetan.

2007/01/31

Dabilen harriari odoldirik ez

iritzia 
Hona hemen gure berbalagun batek aurkezpenean botatako hitz politak:

DABILEN HARRIARI ODOLDIRIK EZ

“Harri erabiliak ez du goroldiorik izaten”, dino Gotzon Garatek bildutako gure atsotitz zahar batek.

Erabiliaren erabiliaz, eta ekinaren ekinaz hobetuten doguz gizakiok be gure gaitasunak hainbat arlotan.

Halan, harri-jasotzailea, plazara urten orduko, harria altxetan ibiliko da astean hiru edo lau aldiz.

Bardin aizkolaria aizkoreagaz.

Galdakao moduko hiri bateko urbanita egin garenok, gure gorputza zainduteko beharra asmau orduko, hor goaz gimnasio batera edo kolesterol arrutak deitutako bideetan zehar: Bekeatik aurrera Lekubasorantza, zein Urretatik gora Arantzileko presarantza.

Badaukaguz eduki be horretarako Galdakaon, polikiroldegiak, dantzan trebatuteko taldeak, gimnasioak, uger egiteko lekuak, eta gainerakoak.

Eta euskereagaz zer gertatuten jaku? Ez al dogu ikusten geure burua euskeraz trebatu, landu eta erabili beharrean?

Hainbat euskaldun bizi gara Galdakaon estatistiken arabera: 11.000 inguru. Eta horrezaz ganera 6.000 ia-euskaldun. Guztira 17.000 inguru ei gara euskeraz egiten, gutxi edo gehiago, dakigunok, Galadakaon.

Badira, gugaz batera, 11.000 erdaldun be, euskerarik ez dakienak.

Horretara danok gara erdaldun, 28.000. Danok egiten dogu erdaraz, eta bakarrik batzuk, batzuetan, egingo dogu euskeraz.

Arazoak daukaguz euskera erabilteko: kalean, lanean, denda eta tabernetan, erakundeetan, udaletxean bertan, baina baita be, lagun artean eta familia barruetan.

Eta erabilteko arazo hori ez da euskeraz egitea debekauta dagoela. Xabier Amurizak oraintsu esan dauen legez, ez dago dagoeneko debekauta euskeraz egitea. Hori bai gure ohitura eta abegikortasunari jarraituz, nahikoa da inguruan baten bat erderaz hastea, euskaldunok be erdaraz egiteko. Eta apurka apurka, ohituraren indarraz, betiko euskaldunon artean be erderaz egingo dogu gero eta sarriago.

Geldirik eta gerizpetan dagoen harriari odoldia egiten jakon moduan. Geldirik dagoen gorputzari giharreak ahulduten jakozan moduan. Erabilten ez dogun euskerea, ahuldu, indargetu, kaskartu, ugertu, gaixotu, eta galdu egiten jaku.

Eta euskerea gatxa, zaila, dalako mitoa zabalduten dogu ahoz-aho. Izan be, zelan ez jaku izango gatxa erabilten ez dogun hizkuntza!

KEPA ATUTXA (BERBALAGUNEKO PARTAIDEA)

2007/01/25

Herri aurkezpenera agertutako jendea

iritzia 
Abenduaren 15ean egin genuen aurkezpena, plaza gorrian ipini zuten karpatxo batean. Hotza zegoen ikusten denez, baina giroa, ezin hobea izan zen. Ezkerretara Gotzon Lobera eta eskubira Kepa Atutxa.


2007/01/22

Aurkezpena

iritzia 
argazkian ezkerretik eskubira: Kepa Atutxa (berbalaguneko kidea), Gotzon Lobera (Bizkaiko Foru Aldundiko euskara sustatzeko zuzendaria), Joseba Escribano (Galdakaoko alkatea), Katixa Larrazabal (Galdakaoko Berbalaguneko dinamizatzailea) eta Edorta López (Euskadiko Berbalagun egitasmoaren koordinatzailea).

Taldeekin gelditzeko tokiak

iritzia 
Astearteetan, 19:00etan Urki Tabernan elkartzen diren Berbalagunak ditugu. Talde 'popurri' honetan herri ezberdinetako lagunak elkartzen dira, Bilbo, Basauri, Igorre, Usansolo eta Galdakao besteak beste.

Astearteean 17:30ean AEK euskaltegian gure euskal jantzi politak josten dituzten gure joskileak elkartzen dira astero. Ederto ibiltzen dira orratza eta haria esku artean dutela hitz eta pitz euskaraz.

Asteazkenetan 11:30etan "GURE TOKI"tabernan elkartzen diren neska saltseroak. Mendi eta ibilaldietarako beti prest.

Ostegunetan 21:00etan"Gambrinus"en elkartzen den taldea beti alai eta kirolaren alde.

Ostegunetan 18:00etan "New Pakaber"en elkartzen den taldea. Gehienak euskara ikasleak dira eta gero eta hobeto aritzen dira.

Ostegunetan 20:30ean Zurrut tabernan gure talderik gazteena elkartzen da.

Ostiraletan 20:00etan, hamabost egunerik behin, Zurrut tabernatik hasita, BERBAPOTEO TALDEA ibiltzen da herriko hainbat tabernetatik mingaina euskararen doinuaz astinduz. Giro euskaldun ederra egoten da eta asteburuaren ateetan aritzen direnez...

IZENA EMATEKO:
Talde hauetan parte hartu nahi baduzu edo beste talde berri bat sortu:
1- Deitu telefono honetara: 94 456 4119
2- Mezu bat bidali: galdakao_berba@aek.org
3- Galdetu euskaltegietan

ZER DA BERBALAGUN?

iritzia 
Zer da BERBALAGUN?

Euskarak gaur egunean Galdakaon duen egoera ikusita, eta batez ere euskaraz dakigunok edo ikasten gabiltzanok berba egiteko ditugun aukera murritzak kontuan hartuta, BERBALAGUN egitasmoa abian jarri dugu, eta helburuak argi dauzkagu; alde batetik, Galdakaoko euskaldunok elkar ezagutzea eta bestetik, hitz egiteko aukera gehiago sortzea.


Nork antolatu du BERBALAGUN?

Galdakaoko Udal Euskara Zerbitzua, Udal Euskaltegia eta Galdakaoko AEK Euskaltegia eragileak dira. Partaide guztion helburua Galdakaoko gainontzeko talde, elkarte eta gizabanakoekin elkarlanean hastea da, euskararen normalkuntza prozesuan denon ahalegina eta ekarpenak beharrezkoak baitira.

Norentzat da BERBALAGUN?

Euskara ikaslearentzat: Euskaltegian bazaude edo egon bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin hemen duzu aukera.
Euskaldunarentzat: Normalean gazteleraz egin arren euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hemen duzu aukera.
Euskara ez dakienarentzat: Kultur Agendaren bitartez euskarak dituen baliabideekin gozatzeko, hemen duzu aukera.

Egitasmoaren bitartez Galdakaoko euskaldunekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu