galdakaoko berbalagun: 2011/01 - 2011/02

2011/01/28

Bertso eskola / tailerra

Iepa berbalagun!

Aurten ere gogoraraziko dizuegu baduzuela bertsotan ikasteko aukera.
Eskolak astelehenetan eta ostegunetan 20:45etik aurrera AEKn izaten dira eta bost laguneko talde jatorrak osatzen du klasea.
Askok pentsatuko duzue ez zaretela bertsotan egiteko gauza izango, bertsotan zuzen zuzen egitea ere ez da gure asmoa. Gure helburua da bertsolaritzaren mundua apur bat ezagutzea eta bide batez bertso sinpleak egiten ikasten badugu PRIMERAN!!!
Berdin dio bertsolaritzaz zenbat dakizun, berdin dio zein den zure euskara maila, kontua da ondo pasatzea eta batez ere euskaraz egiteko beste aitzakia ederra izatea.
Beraz bertso eskolan ez, baina ikastaro edo tailer batean parte hartzeko prest bazaudete mezu bat bidali galdakao_berba@aek.org helbidera edo faceboocera.
Batek daki, agian Mailen Lujanbiori txapela kentzeko dohai ezkatua duen bertsozalea dago gure artean ;)Anima zaitezte ez zaizue damutuko eta.

2011/01/24

Korrika denda!


Korrikaren aldeko arropa erosi nahi baduzue, hemen duzue helbidea eta ordutegia. Anima zaitezte eta ez galdu erosteko aukera, Korrikak hori eta gehiago merezi du eta. Pausoz pauso gelditu barik, pausoz pauso maitatu ari,PAUSOZ PAUSO EUSKALAKARI!

2011/01/21

Hiztegiak aurten bi adiera dituen hitz berria dakar, Euskalakari.iz./izond.
1.Euskara maitatzen, ikasten eta erabiltzen duena.
2.Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz euskara ikasi eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena.Horretarako urratsak ematen dituena.





Zuen argazkia agertu beharko litzateke esanahiaren ondoan, zuek baitzarete urratsak egunero ematen dituzuenak, euskara ikasteko ahaleginean.
Berbalagunok, pausoz pauso gelditu barik, pausoz pauso maitatu ari...PAUSOZ PAUSO EUSKALAKARI