galdakaoko berbalagun: 2010/01 - 2010/02

2010/01/29

BERBA-ZIRKUS KARNABALAK!!!!

iritzia 
Karnabal, ihauteri, haratuste... izen pilo deitzeko, baita ospatzeko modu asko ere.
Aurten Galdakaoko Berbalagunok herria zirku handi bihurtzea erabaki dugu. Horretarako zirkuko pertsonaiak behar ditugu: lehoi hezle, trapezistak, pailasoak, aurkezleak, sarrera saltzaileak, bela gizona, emakume bizarduna, magoa... eta noski, zergatik ez, animaliak ere bai.

Otsailaren 12an, barikua, mugituko da gure zirku berezi hau Galdakaoko kaleetan zehar. Eta gurekin batera, normalean zirkuan ibiltzen ez diren beste pertsonaia batzuk:

Bertsolariak: Jokin Castaños eta Arkaitz Zipitria (giro bero bero jarriko dute hauek)
Musikariak: trikitilari, albokari, panderojole... (guztiok dantzan jarriko gaituzte
Dantzariak: sorgin dantza dantzatzen erakutsiko digute azken hauek.

Beraz, jakinaren gainean zaudete. nOtsailaren 12an, arrtsaldeko 20:00etan hasita Baserri tabernatik BERTSO-TRIKI-DANTZA poteoa egingo du zirku ikusgarri honek. Hori bai zirku euskalduna dugu hau!!!!

Ibilbidea honakoa izango da: Baserri, Guzur Aretza eta Somerako tabernak... eta Galdakaoko gure mozoilo parrandazaleak Txakilen bukatu dute (betiko lez).

Bertan ikusi nahi zaituztegu!!! Beraz, ERDU GURE ZIRKURA!!!!

Informazio gehiago nahi baduzue deitu 94 456 41 19 edo idatzi emaila galdakao_berba@aek.org
helbide elektronikora.