galdakaoko berbalagun: 2010/04 - 2010/05

2010/04/23

PINTXO TAILER ZORAGARRIA!!

iritzia 
Ederto pasa genuen atzo, apirilaren 22an, Pintxo hotzen tailerrean. Arratsaldeko 18:30ean elkartu ginen 10 lagun AEK-ko gela batean, gure irakasle-sukaldariaren laguntzaz gure lanari ekiteko asmoz.

Esan beharra dago gure asmoa pintxo ezberdinak egiten ikastea zela, eta ez soilik zeintzu elikagai nahas daitezkeen elkarren artean. Ikusi ahal izan genuenez, muntaia ere oso garrantzitsua da.



Atzokoan bost pintxo ezberdin egin genituen eta denak gozo-gozo egon ziren. Noski bukaeran egindako lana dastatu behar zen, eta horretarako gogotsu agertu ziren danak. Meriendatsu polita egin genuen atzokoan.

Batzuk trebeago eta beste batzuk ez hain trebe... hurrengoan pintxo beroen tailerra. Ea hoberantz egiten dugun.

Egon adi! Pintxo hotzen tailerraren data zehaztu barik dago! Bai gutxi barru zehaztuko dugu.

2010/04/21

PINTXO TAILERRA

iritzia 
Bihar, apirilaren 22an, osteguna, pintxo hotzak egiten ikasteko aukera izango dugu.Arratsaldeko 18:30ean elkartuko gara AEK euskaltegian. Iñaki gure sukaldari maiteak bost pintxo hotz ezberdin zelan egin irakatsiko digu bihoarkoan. Gainera gure zalantza eta kexka guztiak bertan argitu ahal izango ditugu: elikagai hauxe zeinekin doa ondo, beste hauxe beste zeinekin nahastu ahal dut...
Gainera pintxoak bukatu ostean, egindakoa aprobetxatzeko asmoz, meriendatxoa egingo dugu. Haako pintxoak begien aurrean edukita zeinek ez du ba berehala jateko gogoa izango?

Anima zaitezte eta etorri gurekin! Izen ematea 5€ dira, materiala erosi ahal izateko. Eta animatuz gero deitu 94 456 41 19 telefonora edo idatzi galdakao_berba@aek.org helbide elektronikora.

2010/04/20

NABARNIZ: MENDI IRTEERA ETA PARRILLADA

iritzia 
Pasa berri den igandean, 2010eko apirilaren 18an, egun pasa egon gara Nabarnizen. Herri benetan polita Bizkaiko txoko txiki hauxe.

Bertan, goiz partean, mendi ibilbidea egiteko aukera izan genuen. Arrolako "castroa" ikusteko aukera ere izan genuen. Ezagutzen ez duzuenentzat aholku modura bertara hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Leku benetan polita, nondik Urdaibai osoa ikus daitekeen.

Gainera Karmelo gidari izan genuenez, historia apur bat ikasi ahal izan genuen bertara hurbildu ginenok!

Paseotxotik bueltan bazkaria prestatzen hasi ginen. Hori bai zen usain gozoa!!! Baina Karmelok haragiari botatzen dion saltsaren errezeta sekretua omen da! Beraz Nabarnizera bueltatu beharko dugu holako saiheski gozoak berriro dastatu ahal izateko.



Ederto bazkaldu eta giro ederrean eman genuen bazkalostea. Baina paseotxoa egitea erabaki genuen. Eta hara nondik atetik atera bezain laster tanta lodi batzuk bisitan etorri zitzaizkigun. Baina ekaitzak bost minutu baino ez zituen iraun eta ,gu, paseotxoari ekin genion. Baseliza bat ikusi eta baserrira bueltatu ginen.

Baserrian bueltan geundela gure katalana maiteak, Dianak, eginiko tiramisua probatu ahal izan genuen askaltzeko.

Eskerrak paseotxoak egin genituen... bestela...

Beste baten ere bueltatuko gara... zein izango ote da hurrengoa? Agian Ereñozar? Egon adi ez gara luzaroan inguru polit horretara bueltatu gabe egongo eta!

AEK AFARIA!

iritzia 
Apirilaren 16an AEK-k afaria antolatu zuen Galdakaon. Berbalagun ere bertara gonbidatuaizan zen, eta berbalagun batzuk bertara hurbildu ginen.

Arratsaldeko 20:00ak aldera elkartu ginen Zurruten eta gosea egiteko tragoxka batzuk hartu ostean, Ganguren-era joan ginen, ordurako tripazorriekaz genbiltzan eta.



Ederto baten afaldu genuen: janaria gozo-gozo egon zen eta berbaldi luze eta atseginak izan genituen. Baina ohartu gabe Ganguren izteko ordua heldu zen, eta penatuta bertatik beste tabernetara joan behar izan genuen.

Pena berehala pasatu zitzaigun musika entzun eta dantzatzen hasi ginenean. Ederto afaldu genuen, eta tripa beteta oheratzea txarra omen denez, etxeratu aurretik jandako guztia dantzatuz kanporatzea erabaki genuen.

Eskerrik asko AEK! Berbalagun hurrengoan ere bertan izango da zuekin!!