galdakaoko berbalagun: 2010/03 - 2010/04

2010/03/29

EUSKAL DANTZETAN GERO ETA TREBEAGO!!

iritzia 
Pasa den ostiralean, berriro elkartu ginen A ndra Mari dantza taldearen aretoan, geure ikastarotxoari kaña emateko.
Bertan aurrekoan ikasitako dantzak errepasatu eta beste dantza bi ikasi genituen: Lantzeko Zortzikoa eta Zazpi Jausi.

Lantzeko Zortzikoa ikasteko aurrekoan ikasitako San Petrike dantzaren pausuak gogoratu genituen, dantza hauek biek antz handia dute eta, nahiz eta ez musika ez dantza bera ezberdinak diren. Ederto pasatu genuen eta izerditan blai bukatu genuen... buelta alde batera, buelta bestera...



Zazpikoa ikasteko aurrekoan ikasitako beste dantza baten pausuak izan genituen oinarri. Hala ere oraingoan musika astiroago doa eta errazagoa izan zen dena harrapatzea.



Oraindik baduzue gurekin dantzetan aritzeko aukera, beraz ez galdu minutu bat bera bez. ANIMATU ZAITEZTE!

2010/03/25

MENDI IRTEERA ETA PARRILLADA

iritzia 
Apirilaren 18rako plan itzela proposatzen dizuegu. Aek-k irteera polita proposatu, eta guk, noski, laguntzeko prest agertu gara. Baina ez soilik laguntzeko, baita ederto pasatzeko ere. Eguneko plana proposatzen dugu oraingoan, iada udaberrian sartuta gaudela, egunak gero eta luzeagoak direla ikusita... zergatik ez dugu udaberriak dituen kolore politak aprobetxatuko?

Eta horixe da egingo duguna! Nabarnizera joango gara egun pasa! Ezagutzen al duzue Nabarniz? Nabarniz, Bizkaian, Busturialdean, Markina eta Ereño artean dagoen herritxo bat da.

Apirilaren 18an bertara joan eta herria bera, bere inguruak eta bere "castroa" ezagutuko ditugu. Bertan gaudela Iluntzarrera igi gaitezke, Nabarnizeko mendirik altuena dugu iluntzar bere 728 metroekin.
Bere "castroa" ere bisitatu egingo dugu. Burdin Aroan eraikitako harresidun herria dugu hau. Bere harresiek babestu egiten zituzten garai hartako biztanleak. Gaur egun harresiak baino ez dira geratzen, herria bera desargetu baitzen. Baina gure herrialdea nolako izan zen ezagutzen laguntzen digute.Ibilbidetxua egin ostean, tripazorriak baretzeko, Karmeloren Baserrira hurbilduko gara. Bertan parrillada itzela ospatuko dugu!! Indarrak hartu beharko dira, egunak luzatzen doaz eta!

Animatu eta etorri gurekin! Ederto pasako dugu eta!

Informazio gehiago lortzeko edota izena emateko deitu 94 456 41 19 telefonora, edo idatzi helbide elektroniko honetara.

2010/03/22

GORA BIHOTZAK !!! MUGITU GORPUTZAK !!!

iritzia 
Dagoeneko udaberrian sartuta gaude eta udarako prestatzen hasi beharko dugu, ezta?
Negu hotz eta luze honek gure giharrak uzkurtuta utzi ditu, eta udaberriarekin batera hauek guztiak luzatzen eta aktibatzen hasi beharra dago!

Horretarako paseo talde berria sortu nahi dugu! Dagoeneko batzuk prest udari begira "bikini operazioa" egin nahian! Anima zaitez eta etor zaitez gurekin!

Astelehen, astearte eta ostegunetan Arantzilera itzulia egingo dugu. Arratsaldeko 5etan atera eta 6etarako bueltan egongo gara. Ibilbide polita eta atsegina lagunartean egiteko! Animo! IBIL ZAITEZ EUSKARAZ!!!

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 94 456 41 19 telefonora edo idatzi helbide elektroniko honetara.

2010/03/18

DANTZA IKASTAROA MARTXAN DA!!!

iritzia 
Pasa den ostiralean, martxoaren 12an, gure lehen saiotxoa izan genuen. Batzuentzako euskal dantzekiko lehen harremana izan zen, gehienentzako ia ia.

Hiru dantza ikusi, ikasi eta dantzatu genituen: Txulalai, San Petrike (edo ipurdi dantza) eta Zapatain dantza. Zubia dekogu bitarteko, beraz etxean praktikatu beharko da, datorren ostiralean ahaztuta ez izateko.


Esperientzia oso polita guztientzako, eta bereziki kanpotik Euskal Herrira etorritakoentzako; euskara ikasteaz gain, euskal ohiturak... eta, noski, dantzak, ikasten animatu baitzaigu gure Burgoseko Jimena.


Nahiz eta euskaldunak oso arraro dantzatzen dugun komentatu, oso gustura ibili zen; bai bera, baita beste guztiok ere. Eta denbora eta praktikarekin gure irakasle maiteak, Haritzek, aipatzen digun "soltura" hori lortzea espero dugu.

Hori bai, hauxe, euskara bezalaxe... praktikatu egin behar da ikasteko! Eta gu, ikastaro honekin gauza biak praktikatzeko asmoa dugu: euskal dantza eta EUSKARA!



Beraz, ez ezazu aukera hau gal! Animatu eta etor zaitez gurekin ostiralero! Ederto pasako dugu eta. Ea ikasturte bukarerako erromeria oso bat dantzatzeko kapazak garen!

2010/03/11

GALDAKAOKO BERTSO TALDEA

iritzia 
Bizkaiko hainbat herritan, 22 herritan hain zuzen, bertso eskolak dituzte bertsotan ikasi ahal izateko. Galdakaok, ordea ez dauka horrelakorik.

Galdakaoko Berbalaguni proposamen hau luzatu zaio: zergatik ez gara hainbat euskaldun bertsozale elkartzen bertsotan ikasteko? Ideia zoragarria iruditu zaigu eta , beti bezala, ekimen berri honetan parte hartzeko prest gaude.

Bertso talde bat osatzea da asmoa, bertsotan giro atseginean aritzeko eta , jakina, ondo pasatzeko. Bakoitzak bere maila izango du, baina horri ez zaio erreparatuko ; bakoitzak bere martxan ikasiko du eta.

Batek daki, agian hurrengo bertso txapelketaren finaleko bertsolariak hemen izango ditugu!

Dagoeneko batzuk izena eman dute... zergatik ez zara zu izena ematen hurrengoa?

Hona hemen proposamenarekin batera luzatu diguten bertsotxoa:


Gustoko badozu
bertsoa ta
eukera

ta parrandazalea
bazara gainera

ez pentsatu birritan
hau da zure a
ukera

etorri zaitez gugaz
ondo pasatzera




Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko deitu 94 456 41 19 telfonora, edota idatzi
gure helbide elektronikora


2010/03/09

EUSKARAZETAMOL + BERTO EMANALDIA !!!

iritzia 
EUSKARAZETAMOL

Sozial Antzokiak martxoaren 26an, arratsaldeko 20:30ean, Mikel Martinez & Patxo Telleriaren EUSKARAZETAMOL antzezlana eramango du Basaurira.

Euskarazetamol, EZ DOK HIRU Bikotetaroak "DIBERTIMENDUAK" izenaz bataiatu duen trilogiaren azken alea da. "Euskara Sencilloaren Manifiestoa"rekin hasi ziren eta ondoren "Larruaizetara" etorri zen. "EUSKARAZETAMOL" honekin zera erakutsiko dute: antzerkiaz pitorik ez duten arren, gutxienez hirurarte kontatzen badakitela.

Sarrera 8 €an

BERTSO EMANALDIA

Maiatzaren 7an, arratsaldeko 20:00etan, Basauriko Bertso Eskolak antolatuta, Bertso Emanaldi ikusgarria izango da Sozial Antzokian.

Bertan Maialen Ljanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Anoni Egaña, Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta Arkaitz Estiballes ikusi eta entzun ahal izango ditugu.

Horrelako bertsolari kartela ez da egunero ikusten... beraz aukera aprobetxatu.

Sarrera 8 €an


Sozial Antzokiak ikuskizun biak, EUSKARAZETAMOL + BERTSO EMANALDIA, ikusi ahal izateko "BONO"ak jarriko ditu salgai 10 €an

2010/03/08

EUSKAL DANTZA IKASTAROA!!!

iritzia 
Martxoaren 12an hasita eta ekainaren 18a arte, Andra Mari dantza taldeko dantzari baten eskutik gure lehen pausuak eman ahal izango ditugu euskal dantzan.
Ikastaroa ostiralero izango da arratsaldeko 17:0etatik 18:00etara Andra Mariren dantza egoitzan.
Ea ekaineko azken afarirako jota, arin-arina, fandagoa... dantzatzeko kapazak garen!
Hori bai! Ederto pasako dugu zalantzarik gabe!
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, zalantzarik gabe deitu 94 456 41 19 telefonora edo idatzi galdakao_berba@aek.org helbide elektronikora.
Anima zaitezte!!!

UDALAK EKINTZA PROGRAMAREKIN OSPATUKO DU "MARTXOAREN 8A-EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA"

iritzia 

Aukeren Berdintasunerako arloa


Galdakaoko Udalak, Aukeren Berdintasunerako sailaren bitartez, ekintzak programatu ditu "Martxoaren 8a-Emakume langileen nazioarteko eguna"ren inguruan. Ekintzok, iragan otsailaren 19an hasi zituzten "Sar daiteke?"antzerki lanarekin.Proposatu dituzten ekimenen artean, antzerki lan gehiago, filmeen emanaldia (horien artean, "Agora" filmea, sarrera prezio bakarrean, bi eurotan) eta hitzaldi-eztabaida, baita martxoaren 1ean hasiko den emakume artisten erakusketa ere. Usansolo eta Aperribaik ere antzerki lana hartuko dute Aztiak taldearen eskutik.Martxoko lehen asterako, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan, hurrengo ekintzak proposatzen dituzte:


Martxoak 1-12:

ProBocArte, emakume artisten sarearen erakusketa. Torrezabal Kultur Etxea. Jendearentzako ordutegia: 11:00-14:00/17:30-20:30.


Martxoaren 9a:

"Cerezos en flor" filmearen emanaldia. Sarreraren prezioa: 2 euro. Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan.Martxoaren 11: Luntxa-eztabaida. Kurtzea frontoian, 18:15ean.


Martxoaren 12a:

"Negra" antzerki lana, Meridional konpainiaren eskutik. Prezioa: 5 euro eta, 3,5 euro prezio murriztua. Torrezabal Kultur Etxean, 19:30ean.


Martxoaren 16a:

"Ágora" filmearen emanaldia. Sarrera prezioa: 2 euro. Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan.


Martxoaren 18a: "Martxoak 8ko historiak" liburuaren aurkezpena. Lan hau emakumezko idazle batzuen egindako ekarpen pertsonalen emaitza da. Aurkezpena Arantza Urretabizkaiak egingo du. Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan.


Martxoaren 26a: Antzerkia "Jaque" Ohulari klown konpiniaren eskutik.Doako sarrera. Torrezabal Kultur Etxean, 19:30ean.



RITH 2010, GAELIKOAREN ALDEKO KORRIKA IRLANDAN

iritzia 

Rith 2010 izeneko lasterketa burutuko dute Irlandan martxoaren 9tik 17ra bitartean. Belfasten abiatu eta, 1.600 kilometro egin, eta 250 herri eta 15 konderri zeharkatu ostean, Galwayn amaituko da, Patrick Deunaren eguna ospatzeko burutzen den jai egunaren baitan. AEK eta KORRIKA ofizialki gonbidatu dituzte antolatzaileek eta Dublinen egingo dute kilometroa.
Ideia Euskal Herriko Korrikaren berri izan zutenean bururatu zitzaien Rith 2010en antolatzaileei, eta ekitaldia hobeto ezagutzeko asmoz Tuterara etorri ziren pasa den urtean 16. Korrikaren hasiera ekitaldira. Orain, euren hizkuntzaren aldeko lasterketa abian jartzeko momentua heldu zaienean, Korrika eta AEK gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Hala, Edurne Brouard Korrika arduradunak eta Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak Dublin erdiguneko Patrick Street-en hartuko dute Rith 2010eko lekukoa martxoaren 11n. Iluntzeko zortziak eta hogeita bostean dute hitzordua 382. kilometroa egiteko. Dena den, karreran bertan parte hartu aurretik, arratsaldeko bostetan hasiko den ekitaldi ofizial batean izango dira AEK eta Korrikaren arduradunak.

Joan Rith 2010 web gunera

Ibilbidea ikusi

Kanta entzun
Gehiago irakurri...

Kaixo maitia, praktikatu nahi?

iritzia 
kaixomaitia.com kontaktu edo harremanak euskaraz bideratzeko web ordaindutako zerbitzua da. Bertan euskarazko harremanak izateko eta gainerako lagunekin mezuak trukatzeko aukera dago.
Facebook-eko praktikatu AEKren lagunek hiru hilabeteko harpidetza osoa doan izango dute apirilaren 30era arte Facebook-en Kaixo Maitia taldearen zale eginez gero. Beraz, badakizu, facebooken sartu, egin praktikatu AEKren laguna eta topatu kaixo maitian zure laranja erdia.
Kaixomaitia.com zer den ikusteko hemen duzu bideo bat.

2010/03/04

ASTEBURU BARNETEGIAK ADUNAN

iritzia 

Iruñea inguruko AEKren euskaltegiek asteburuko barnetegiak prestatu dituzte udaberrirako. Lehenengoa martxoaren 12, 13 eta 14ko asteburuan izango da EGA edo 3. mailako ikasleentzat; bigarrena, apirilaren 16, 17 eta 18an 2. maila eta 1.B mailako ikasleentzat; eta hirugarrena, maiatzaren 7, 8 eta 9an 1.A mailakoentzat. Guztiak burutuko dira Adunako (Gipuzkoa) barnetegian, eta ikasleari 60 orduz euskaraz bizitzeko aukera emango diote, ostiral iluntzean hasi eta igande arratsaldean bukatuko den asteburuko planari esker.
Ikastaro hauek era eta toki guztietako ikasleentzat daude zabalik, euskaltegi edo akademia batean dabiltzanentzat zein ikastolan edo eskolan ikasi dutenentzat, edota bere kabuz edo klase partikularren bidez ikasten ari direnentzat. Hori bai, 18 urtetik gorako jendea bakarrik hartuko da. Asteburu osoa (janaria, lotarako lekua eta klaseak barne) 105 euroren truke

17. ESAERA ZAHARREN TXAPELKETA

iritzia 


Esaera Zaharren Txapelketa arrakastatsuaren edizio berri baten atarian gaude, hamazazpigarrena, hain zuzen ere. Txapelketaren edizio hau apirilaren 17an izango da, igandearekin, eta ohi bezala, Sopelan.
Esaera Zaharren Txapelketa urtero-urtero egiten den egun osoko ospakizuna da, atsotitzak, bertsoak eta jaia ezin hobeto uztartzen dituena.
Txapelketak bi saio ditu: eguerdian kanporaketak herrian zehar eta arratsaldean finalak Ander Deuna ikastolan. Taldeka egiten da (2-4 kide, 16 urtetik gorakoak) eta bertsolariek botatzen dituzten bertsoak aurretik banatzen den zerrendako 100 esaeretatik zeini dagokion asmatzean datza.
Aurten, arratsaldeko saioan Miren Amuriza eta Anjel Mari Peñagarikano egongo dira. Bestalde, diru asko mingainez, poltsan bat ez da aurtengo txapelketako lema, krisi garai honetarako ezin aproposagoa, baina txapelketan banatuko diren sariak apartak dira: asteburua landetxe batean irabazleentzako, eta afaria bigarren, hirugarren eta laugarren geratuko diren taldeentzako. Gainera, beti bezala, partaide guztientzako oroigarriak egongo dira.
Izena emateko epea apirilaren 12an bukatuko da. Inskripzioa 12 eurokoa da eta bazkarirako txartela 18 eurokoa pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko honako telefono zenbakietara deitu ahal duzue: 695 774 015 edo 618 574 445. Edo mezua bidali
edo jose-p@aek.org helbidera.