galdakaoko berbalagun: 2008/05 - 2008/06

2008/05/22

Mintzaeguna 08 Getxon

Iruñean eta Donostian egin ostean, Getxon ospatuko da ekainaren 14an III.mintzaeguna. Euskal Herri osotik etorritako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak elkar ezagutu eta ondo pasatu eta euskaraz gozatzeko asmoz batuko gara. Aurtengo antolaketaren ardura Getxo Egizu egitasmoaren esku geratu da eta hau da proposatzen digutena:

11:00etan Ongi etorria Portu zaharreko orubean: bertsolariak, dantzariak, txalapartariak, suziriak eta gosaritxoa.
11:30etan Ibilaldi gidatua tokiko berezitasunak ezagutzeko: Xabi Payak eta Unai Elorriagak azalpenak emango dituzte Itsasadarra, Ezkerraldea, Getxo, Algorta eta Portu Zaharrari buruz.
12:30etan Etxetxu Plazan hamaiketako musikatua: alboka, trikitixa eta pandero joleak
13:30etan Kalejira: Portu Zaharretik San Nikokas plazaraino, Zabala kaletik eta Telletxe plazatik igarota
14:30 etan Bazkaria San Nikolas plazan
16:00etan Sari banaketa
16:30etan Erromeria Patxi Perezek gidatua

ANIMATU!!!!!!!

IZENA EMATEKO EPEA: MAIATZAK 31 // TLF:94 456 4119

2008/05/16

Ibilaldia 2008 Maiatzak 25 Zornotzan


2008 Ibilaldirako logoa eta mezua bat dira. Gurasook ikastolara haurrak eramaten ditugunean, dituztenean, maite dituzten bi gauza, amore bi, partekatzen ditugu: gure seme-alabak, eta bestetik, euskara eta kultura. Hortik aurrerako beste maitasun batzuk ere badira...

Bihotza ez da bakarrik maitasunaren ikur. Ikastolak sortu zirenetik bihotzak mugiarazi gaitu, aurrera egiteko indarra eman digu. Beti gauzak bihotzez egin izan ditugu, konpromiso bizia, ezarritako helburua lortzeko borondate tinkoa.

Gizartearen euskalduntze prozesuan, irakaskuntza munduan ikastolak izan dira bihotza, eta oraindik ere badira.

Igandean, maiatzak 25, Zornotzan.



2008/05/09

Mahai borobilean


Eguraldi ederra + umore ona + euskaraz hitz egiteko gogoa + piskolabitx = BERBALAGUN.
Zer? inbidia? Ez galdu denbora eta erdu gure mahai borobilera!!!!