galdakaoko berbalagun

2010/03/04

ASTEBURU BARNETEGIAK ADUNAN


Iruñea inguruko AEKren euskaltegiek asteburuko barnetegiak prestatu dituzte udaberrirako. Lehenengoa martxoaren 12, 13 eta 14ko asteburuan izango da EGA edo 3. mailako ikasleentzat; bigarrena, apirilaren 16, 17 eta 18an 2. maila eta 1.B mailako ikasleentzat; eta hirugarrena, maiatzaren 7, 8 eta 9an 1.A mailakoentzat. Guztiak burutuko dira Adunako (Gipuzkoa) barnetegian, eta ikasleari 60 orduz euskaraz bizitzeko aukera emango diote, ostiral iluntzean hasi eta igande arratsaldean bukatuko den asteburuko planari esker.
Ikastaro hauek era eta toki guztietako ikasleentzat daude zabalik, euskaltegi edo akademia batean dabiltzanentzat zein ikastolan edo eskolan ikasi dutenentzat, edota bere kabuz edo klase partikularren bidez ikasten ari direnentzat. Hori bai, 18 urtetik gorako jendea bakarrik hartuko da. Asteburu osoa (janaria, lotarako lekua eta klaseak barne) 105 euroren truke

17. ESAERA ZAHARREN TXAPELKETA



Esaera Zaharren Txapelketa arrakastatsuaren edizio berri baten atarian gaude, hamazazpigarrena, hain zuzen ere. Txapelketaren edizio hau apirilaren 17an izango da, igandearekin, eta ohi bezala, Sopelan.
Esaera Zaharren Txapelketa urtero-urtero egiten den egun osoko ospakizuna da, atsotitzak, bertsoak eta jaia ezin hobeto uztartzen dituena.
Txapelketak bi saio ditu: eguerdian kanporaketak herrian zehar eta arratsaldean finalak Ander Deuna ikastolan. Taldeka egiten da (2-4 kide, 16 urtetik gorakoak) eta bertsolariek botatzen dituzten bertsoak aurretik banatzen den zerrendako 100 esaeretatik zeini dagokion asmatzean datza.
Aurten, arratsaldeko saioan Miren Amuriza eta Anjel Mari Peñagarikano egongo dira. Bestalde, diru asko mingainez, poltsan bat ez da aurtengo txapelketako lema, krisi garai honetarako ezin aproposagoa, baina txapelketan banatuko diren sariak apartak dira: asteburua landetxe batean irabazleentzako, eta afaria bigarren, hirugarren eta laugarren geratuko diren taldeentzako. Gainera, beti bezala, partaide guztientzako oroigarriak egongo dira.
Izena emateko epea apirilaren 12an bukatuko da. Inskripzioa 12 eurokoa da eta bazkarirako txartela 18 eurokoa pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko honako telefono zenbakietara deitu ahal duzue: 695 774 015 edo 618 574 445. Edo mezua bidali
edo jose-p@aek.org helbidera.

2010/02/19

BERBA-ZIRKUS!!!BIDEOAK ETA GUZTI!!!

Pailazo onen antzera dantzatu eta kantatu egin genuen. Eta, noski, Pirritx eta Porrotxen MAITE ZAITUT abestia ezin zen falta... nahiz eta eurek bezalaxe ez genuen egin, ederto egin genuen!



Dantzatu ere, gustura egin genuen. Jende mordoa elkartu ginen jira-bira, aurrera-atzera... dantza mordoa ikasi genituen, eta ederto pasatu genuen!

BERBA-ZIRKUS ZORAGARRIA!!!

Pasa den ostiralean, otsailak 12, inauteriak zirela eta, BERBA-ZIRKUS zoragarria antolatu genuen. Ederto baten ibili ginen bertara hurbildutako guztiok. Bertan zirko aurkezle-dantzari zoragarria izan genuen, pailazo-bertsolari kañero-kañeroak, pailazo dantzari jator-jatorrak, eta hainbat musikari arraro: soinua jotzen zuen zomorro hezlea, txapela janzten zuen dultzainero pailazoa, soinuagaz trebea zen pailazo ileori kapelduna... eta beste hainbat pertsonaia zoragarri!
Baina zirkua denon artean osatu genuen. Nahiz eta bertsotan jakin ez, dantzatzen trebeak izan ez, eta instrumentuekin abilezia gutxi izan, danok hartu baikenuen parte. Zuok guztiok gabe zirko berezi honek ez luke zentzurik izango.
Denerik eduki genuen: hippy-ak, pitonisak, pailazo mordoa, antza lotarako gogoa zuten pijamaz jantzitako asko... Zirko itzela benetan!!!!

Eguraldia ez zen aproposena izan, kalean ibili ahal ginenean kalean ibiltzen ginen; elurra mara-mara zebilenean tabernetan babesten ginen... Eskerrik asko ere Galdakaoko tabernari askori, eurek ere gure zirkoa beraien taberna barruetan montatzen utzi baitziguten.

Eskerrik asko gugana hurbildutako guztioi! Eta hurbiltzeko aukerarik izan ez zenutenoi... hurrengoan izango da!!! Mila esker bihotz-bihotzez!!!


AUPA BERBA-ZIRKUS-A!!!!!

2010/02/11

URTARRILEKO SKI IRTEERA!!!

Larunbatean ederto baten ibili ginen elurretan gora eta behera, baina igandean oso eguraldi kaskarra izan zen. Lainopea egon zen eta ez piperrik ere ikusten. Dana dala kafetegian txokolate beroa hartzen ederto egoten zen. Hurrengoan gehiago egingo dugu!!!!
Hona hemen kafetegian grabatutako bideotxoa: