galdakaoko berbalagun

2010/05/13

TELP IKASTAROA

Iaz bezalaxe, aurtengoan ere, ERDUZIE Euskara Elkarteak TELP ikastaroa antolatu du hurrengo 3 asteburuetan gauzatuko dena.

TELP tailerrak bakoitzak bere buruari honako galderak egiea planteatzen dio:
Zenbat biderrez hasi zara euskaraz eta erdaraz bukatu duzu?
Horrelako zenbatetan sentitu zara deseroso?

Horrela jokatzen duten euskaldunak tailer honetan parte hartzera gonbidatzen dituzte. Tailerrak maiatzaren 15ean , larunbata, hasiko da martxan; eta hiru larunbat iraungo du. Beraz maiatzaren 15, 22 eta 29an gauzatu da, goizeko 10:00etatik 13:00etara Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean.

Benetan tailer interesgarria eta DEBALDEkoa da; beraz, anima zaitezte eta eman izena.

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko jarri beraiekin harremanetan helbide honetan

2010/05/12

BASAURIKO HITZ GURUTZATUEN I. TXAPELKETA

Datorren maiatzaren 29an, larunbatez, Basauriko hitz gurutzatuen I. txapelketa egingo dute. Txapelketa bada ere, euskaldunon eta euskara ikasleon arteko topaketa dela esan daiteke, giro alaian eta patxadan elkar ezagutzeko aukera izango baitute egun horretan.
Izena ematea eta informazioa: Basauriko Bolintxu AEK Euskaltegian edo 944.408.264 telefonoan.

2010/05/10

AZTERKETQAK DIRELA ETA...!!! MASAJE METAMORFIKOA!!!


Datorren larunbatean, maiatzaren 15ean, HABE azterketak daudela eta jendea oso urduri dabil. Beraz, hauek lagundu nahian, ostiralean, maitzaren 14an, goizeko 9:30ean elkartuko gara berriro ere masaje metamorfikoa praktikatzeko.

Aurrekoan ederto ibili ginen eta guztiz erlaxatuta atera ginen bertan elkartu ginenok. Ea oraingoan ikasle urduri hauek baretzeko kapaxak garen!!

Anima zaitezte!!! Benetan! Masaje mota honek daukan indarra nabarituko duzue eta!!

Izena emateko deitu 94 456 41 19 telefonora edo idatzi hona.

2010/05/04

HERRI URRATS 2010

Hurrengo igandean, maiatzaren 9an, Herri Urrats ospatuko da Senperen. Herri Urrats zer den ez dakizuenontzat hona hemen azalpentxoa:

1. HERRI URRATS, EUSKARA ETA IKASTOLEN ALDEKO FESTA

Herri Urrats, euskararen alde antolatutako festa da. Senpereko aintziraren inguruan egindako elkarretaratze bat, urtetik urtera harrera hobea izaten duena, eta ikastolen lagun eta euskararen babesleen hitzordu ezin hutsegina bilakatu dena.

Praktikan, Herri Urrats ibilaldi bat da, Senpereko aintziraren inguruan antolatua. Zirkuitoaren itzulia egitea (4 km) ez da nahitaezkoa. Zirkuitoaren inguruan, ostatuak jateko eta edateko, animazioak (antzerkia, dantzak, musika, txontxongiloak, jokoak, indar jokoak, erakusketak, liburu eta disko salmenta...) eta lasai egoteko tokiak aurkitzen dira.

Urtetik urtera kultur mailako elkarretaratze handienetako bat bilakatu da festa hau, Euskal Herrian, baita Akitania mailan ere. Milaka jende etortzen da zazpi probintzietatik, baita hurrunagotik ere, Senpereko aintziraren inguru xoragarrian egun alaitsu hortaz gozatzeko, eta euskararekiko atxikimendua erakusteko.


Festa hori Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarri da. Euskaldunak, euskaldun ez direnak, Europako eta Munduko bizilagunak... elkarretaratzen dira, festa tarteko eta giro onean, goraki esateko :

"HIZKUNTZA GUZIEK MUNDUAREN HONDARREA ABERASTEN DUTE"

"DOALA EUSKARA LAU HAIZETARA"

Ibilbidea eta egun honetako egitaraua:


IBILBIDEA

Lakuaren planoa

EGITARAUA:


ARABA

10:00 Katalanak
11:00 Herri Kirolak
12:30 Mutxikoak
13:30 Herri Urrats kantuz
15:00 La mal coiffée
16:30 Bizardunak
18:00 Xutik

GIPUZKOA

10:00 Poliki
10:30 ASCA
11:30 Poliki
12:00 KSI
13:00 Dantzaz
14:30 Ander Lipus
15:00 Capoeira liberdade
16:30 Tipul eta putil

LAPURDI

10:00 Bertsolariak
11:00 Pil Pil
12:00 Mikel hats
13:30 Xabier San Sebastian
15:00 Garen
16:00 Jean Mixel Bedaxagar-Mixel Aroce

16:30 Abolicao Capoeira
17:00 Salsa berde

NAFARROA

10:00 Bostgehio
11:00 Bertsolariak
11:30 Sorotan Babies
13:00 Anari
14:30 Mutxikoak
15:30 Zea Mays
16:30 Abolicao Capoeira
17:30 Zezenaren taldea

HAURREN XOKOA
11:00 Oinak arin
12:00 bertsolari gazteak
14:00 Goloka park
15:00 Kiki Koko Moko

IBILBIDEAN ZEHAR
Zo-Zongó
Hankaluzeak
Ziganteak
Txarangak
Dantza taldeak


AEKkarparen 10. edizioa


Iruñeko Donibane auzoan kokatuta dago Irrintzi AEK euskaltegia, urtero jaialdia prestatzen dute bertako auzoko euskaldunekin karpa handi baten babesean. Aurten X. AEKkarpa eginen dute, hori dela eta, egitarau zabala prestatu dute. Goizean futbito, dantzari txikien topaketa, AEKolinpiadak, ardo feria, kantuz, mus txapelketa, bazkaria, kalejira eta bueltan dantzaldia eta kontzertua. Ederra ezta?


Egun horretan bertan, Iruñean ere, Kontseiluak manifestazioa deitu du Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean. Aukera paregabea duzu biak uztartu eta egun osoko plana egiteko.

Info+: 948 27 41 60 edo mezua bidali