galdakaoko berbalagun

2011/02/28

Otsailaren 4an KORRIKArnabala.


Galdakaon benetako Korrika apirilaren 15ean pasatuko den arren, Berbalaguneko kideok, egun handirako beroketa egitea pentsatu dugu.

Inauteriek ematen duten aukera aprobetxatuz, inoiz egin den Korrika kultura anitzena egingo dugu. Petoa jantzi(Aurreko urteetako petoa izan beharko da, edo norberak eskuz egindakoa) eta mozorrotu nahi duzun bezala. Adibidez: Korrikalari mexikarra, Korrikalari eskimala, Korrikalari andaluza...

Galdakaoko AEK euskaltegian 21:00etan geratu gara tabernaz taberna joateko.


Oharra: Petoa egiteko Korrika materiala behar izanez gero etorri euskaltegira.

2011/02/10

Euskal dantza ikastaroa martxan

Iepa berbalagun!

Heldu da gorputza mugitzeko garaia!
Aurten ere euskal dantza ikastaroa egiteko aukera paregabea duzue. Iaz izena eman zutenek errepikatuko dute, beraz, probatu ez zenutenok, badakizue zer egin.
Ikastaroa Otsailaren 11an hasiko da.
Hitzordua ostiralero 17:00etan Andra Mari dantza taldeko lokalean.
Anima zaitezte!

2011/01/28

Bertso eskola / tailerra

Iepa berbalagun!

Aurten ere gogoraraziko dizuegu baduzuela bertsotan ikasteko aukera.
Eskolak astelehenetan eta ostegunetan 20:45etik aurrera AEKn izaten dira eta bost laguneko talde jatorrak osatzen du klasea.
Askok pentsatuko duzue ez zaretela bertsotan egiteko gauza izango, bertsotan zuzen zuzen egitea ere ez da gure asmoa. Gure helburua da bertsolaritzaren mundua apur bat ezagutzea eta bide batez bertso sinpleak egiten ikasten badugu PRIMERAN!!!
Berdin dio bertsolaritzaz zenbat dakizun, berdin dio zein den zure euskara maila, kontua da ondo pasatzea eta batez ere euskaraz egiteko beste aitzakia ederra izatea.
Beraz bertso eskolan ez, baina ikastaro edo tailer batean parte hartzeko prest bazaudete mezu bat bidali galdakao_berba@aek.org helbidera edo faceboocera.
Batek daki, agian Mailen Lujanbiori txapela kentzeko dohai ezkatua duen bertsozalea dago gure artean ;)Anima zaitezte ez zaizue damutuko eta.

2011/01/24

Korrika denda!


Korrikaren aldeko arropa erosi nahi baduzue, hemen duzue helbidea eta ordutegia. Anima zaitezte eta ez galdu erosteko aukera, Korrikak hori eta gehiago merezi du eta. Pausoz pauso gelditu barik, pausoz pauso maitatu ari,PAUSOZ PAUSO EUSKALAKARI!

2011/01/21

Hiztegiak aurten bi adiera dituen hitz berria dakar, Euskalakari.iz./izond.
1.Euskara maitatzen, ikasten eta erabiltzen duena.
2.Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz euskara ikasi eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena.Horretarako urratsak ematen dituena.





Zuen argazkia agertu beharko litzateke esanahiaren ondoan, zuek baitzarete urratsak egunero ematen dituzuenak, euskara ikasteko ahaleginean.
Berbalagunok, pausoz pauso gelditu barik, pausoz pauso maitatu ari...PAUSOZ PAUSO EUSKALAKARI