galdakaoko berbalagun

2007/02/15

Korrika kulturala Galdakaon


MARTXOAK 2 (OSTIRALA)
Korrikaren aurkezpena Arratsaldeko 20etan
Torrezabal kultur etxean

MARTXOAK 10 (LARUNBATA)
Kuestazioa eta korrikaren arropa salmenta....Goizeko 11etatik aurrera
Gurutzeko plazan.

MARTXOAK 16 (OSTIRALA)
Bertso dantza kalejira, DANGALISKE taldearekin....Arratsaldeko 19etatik aurrera
Somera kalean.

MARTXOAK 23 (OSTIRALA)
Korrika txiki...Goizeko 10etan Urreta eskolatik irteera.
11etan KANPANOLA animazio taldearen saioa
Lehendakari Agirre plazan.

KONTZERTUA: Gaueko 22etatik aurrera
Santi Brouard plazan.

MARTXOAK 27 (ASTELEHENA)
KORRIKA DATOR GOIZALDEKO 2etan.

2007/02/13

Korrika 15 "HELDU EUSKARARI"


Zer da Korrika?

Korrika Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1.go Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordutik 14 Korrika eta 26 urte igaro dira.
Aurten ere, 10 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du berriz ere Korrika k. 2.150 kilometro euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. 600.000 lagunetik gora izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa. Ordura arte sekretupean gordetzen den mezua.

Nork antolatzen du?

AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundeak. Hori lortzeko helduen euskalduntze alfabetatze alorra jorratzen du: ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultura ekitaldien antolakuntza eta euskararen aldeko kontzientziatze kanpainak.
Informazio gehiago:

2007/02/02

Gure lehen filma



Astero ordu batez (edo gehiagoz gaiaren arabera) egoten gara batera mintzapraktika lantzen. Hala ere guztiok batera ekintza ezberdinetan biltzen gara. Hau izan zen Galdakaoko zineman ikusitako gure euskarazko lehen filma.

Filme barregarria benetan.

2007/01/31

Dabilen harriari odoldirik ez

Hona hemen gure berbalagun batek aurkezpenean botatako hitz politak:

DABILEN HARRIARI ODOLDIRIK EZ

“Harri erabiliak ez du goroldiorik izaten”, dino Gotzon Garatek bildutako gure atsotitz zahar batek.

Erabiliaren erabiliaz, eta ekinaren ekinaz hobetuten doguz gizakiok be gure gaitasunak hainbat arlotan.

Halan, harri-jasotzailea, plazara urten orduko, harria altxetan ibiliko da astean hiru edo lau aldiz.

Bardin aizkolaria aizkoreagaz.

Galdakao moduko hiri bateko urbanita egin garenok, gure gorputza zainduteko beharra asmau orduko, hor goaz gimnasio batera edo kolesterol arrutak deitutako bideetan zehar: Bekeatik aurrera Lekubasorantza, zein Urretatik gora Arantzileko presarantza.

Badaukaguz eduki be horretarako Galdakaon, polikiroldegiak, dantzan trebatuteko taldeak, gimnasioak, uger egiteko lekuak, eta gainerakoak.

Eta euskereagaz zer gertatuten jaku? Ez al dogu ikusten geure burua euskeraz trebatu, landu eta erabili beharrean?

Hainbat euskaldun bizi gara Galdakaon estatistiken arabera: 11.000 inguru. Eta horrezaz ganera 6.000 ia-euskaldun. Guztira 17.000 inguru ei gara euskeraz egiten, gutxi edo gehiago, dakigunok, Galadakaon.

Badira, gugaz batera, 11.000 erdaldun be, euskerarik ez dakienak.

Horretara danok gara erdaldun, 28.000. Danok egiten dogu erdaraz, eta bakarrik batzuk, batzuetan, egingo dogu euskeraz.

Arazoak daukaguz euskera erabilteko: kalean, lanean, denda eta tabernetan, erakundeetan, udaletxean bertan, baina baita be, lagun artean eta familia barruetan.

Eta erabilteko arazo hori ez da euskeraz egitea debekauta dagoela. Xabier Amurizak oraintsu esan dauen legez, ez dago dagoeneko debekauta euskeraz egitea. Hori bai gure ohitura eta abegikortasunari jarraituz, nahikoa da inguruan baten bat erderaz hastea, euskaldunok be erdaraz egiteko. Eta apurka apurka, ohituraren indarraz, betiko euskaldunon artean be erderaz egingo dogu gero eta sarriago.

Geldirik eta gerizpetan dagoen harriari odoldia egiten jakon moduan. Geldirik dagoen gorputzari giharreak ahulduten jakozan moduan. Erabilten ez dogun euskerea, ahuldu, indargetu, kaskartu, ugertu, gaixotu, eta galdu egiten jaku.

Eta euskerea gatxa, zaila, dalako mitoa zabalduten dogu ahoz-aho. Izan be, zelan ez jaku izango gatxa erabilten ez dogun hizkuntza!

KEPA ATUTXA (BERBALAGUNEKO PARTAIDEA)

2007/01/25

Herri aurkezpenera agertutako jendea

Abenduaren 15ean egin genuen aurkezpena, plaza gorrian ipini zuten karpatxo batean. Hotza zegoen ikusten denez, baina giroa, ezin hobea izan zen. Ezkerretara Gotzon Lobera eta eskubira Kepa Atutxa.