Abenduaren 19an, larunbata, Gabonen sarreran gaudela aprobetxatuz askari-afari ezin hobea izango dugu arratsaldeko 20:30ean. Horretarako plater egokiagorik ez eta neguko tenperatura hotz hauen aurka aritzeko salda gozo-gozoa hartuko dugu. Baina ez edozein salda.
MENUA:  BERTSO SALDA
Bertso salda on bat prestatzeko errezeta:
1. Osagaiak:
    - 6 bertsolari puntakoak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, An Mari Peñagarikano,  Miren Amuriza, Aitor Mendiluze eta Unai Iturriaga.
    - Gaijartzaile 1 : Arkaitz Estiballes
    - Areto eder 1 : Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea
    - Bertso gose dagoen publikoa (neu barne)
2. Prestaketa:
    - Nahasi ondo osagai guztiak eta utzi bi ordutan su lasaian egosten
3. Emaitza:
    - Bertso saio bizi ta gustagarri bat disfrutatu.
Prezioa: merke-merkea ( 4 € helduak / 3€ bazkideak, gazte txareta eta ikasleak)
No comments:
Post a Comment