galdakaoko berbalagun

2010/02/02

IGANDE BAT ELURRETAN!!!

Urtarrilean asteburu pasa joan ginen eskiatzera. Otsailean elurretara joan nahi dugu berriro, baina oraingoan, bakoitzak bere eguna modu ezberdin baten planea dezake. Jendeak ez du zertan skiatzu behar, baina lagunekin, familiareki... eta, noski, berbalagunokin egun zoragarria pasa dezake elurretan.

Otsailaren 21ean joan nahi dugu, goizeko 7:00etan atera eta 19:30 aldera bueltan egon. Egun osoa aprobetxatu nahi dugu, baina berandu egin gabe.

Kartelean prezio guztiak agertzen dira, baina hala ere, hona hemen gauza bakoitzaren prezioa:

Autobusa: 10 € pertsonako.

Helduen forfaita: 28€
12 urtetik berakoen forfaita : 18 €
5 urtetik berakoen forfaita : debalde

Jendeak material propioa edukiz gero aukera egokia eramatekoa, bestela bertan aloka daiteke.

Baten batek monitorea hartzeko asmorik izanez gero, komentatu guri, taldean hartuz gero merkeago ateratzen da eta.

Izena emateko edota informazio gehiago eskatzeko deitu 94 456 41 19 telefonora, idatzi galdakao_berba@aek.org helbide elektronikora, edota pasa zaitez gure bulegotik ( Barandiaran kaleko aek-n).

ANIMA ZAITEZ!!!

2010/01/29

BERBA-ZIRKUS KARNABALAK!!!!

Karnabal, ihauteri, haratuste... izen pilo deitzeko, baita ospatzeko modu asko ere.
Aurten Galdakaoko Berbalagunok herria zirku handi bihurtzea erabaki dugu. Horretarako zirkuko pertsonaiak behar ditugu: lehoi hezle, trapezistak, pailasoak, aurkezleak, sarrera saltzaileak, bela gizona, emakume bizarduna, magoa... eta noski, zergatik ez, animaliak ere bai.

Otsailaren 12an, barikua, mugituko da gure zirku berezi hau Galdakaoko kaleetan zehar. Eta gurekin batera, normalean zirkuan ibiltzen ez diren beste pertsonaia batzuk:

Bertsolariak: Jokin Castaños eta Arkaitz Zipitria (giro bero bero jarriko dute hauek)
Musikariak: trikitilari, albokari, panderojole... (guztiok dantzan jarriko gaituzte
Dantzariak: sorgin dantza dantzatzen erakutsiko digute azken hauek.

Beraz, jakinaren gainean zaudete. nOtsailaren 12an, arrtsaldeko 20:00etan hasita Baserri tabernatik BERTSO-TRIKI-DANTZA poteoa egingo du zirku ikusgarri honek. Hori bai zirku euskalduna dugu hau!!!!

Ibilbidea honakoa izango da: Baserri, Guzur Aretza eta Somerako tabernak... eta Galdakaoko gure mozoilo parrandazaleak Txakilen bukatu dute (betiko lez).

Bertan ikusi nahi zaituztegu!!! Beraz, ERDU GURE ZIRKURA!!!!

Informazio gehiago nahi baduzue deitu 94 456 41 19 edo idatzi emaila galdakao_berba@aek.org
helbide elektronikora.

2009/12/15

GALDAKAON ERE BERTSOTAN BLAI!

Abenduaren 19an, larunbata, Gabonen sarreran gaudela aprobetxatuz askari-afari ezin hobea izango dugu arratsaldeko 20:30ean. Horretarako plater egokiagorik ez eta neguko tenperatura hotz hauen aurka aritzeko salda gozo-gozoa hartuko dugu. Baina ez edozein salda.

MENUA: BERTSO SALDA

Bertso salda on bat prestatzeko errezeta:

1. Osagaiak:
- 6 bertsolari puntakoak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, An Mari Peñagarikano, Miren Amuriza, Aitor Mendiluze eta Unai Iturriaga.
- Gaijartzaile 1 : Arkaitz Estiballes
- Areto eder 1 : Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea
- Bertso gose dagoen publikoa (neu barne)
2. Prestaketa:
- Nahasi ondo osagai guztiak eta utzi bi ordutan su lasaian egosten
3. Emaitza:
- Bertso saio bizi ta gustagarri bat disfrutatu.

Prezioa: merke-merkea ( 4 € helduak / 3€ bazkideak, gazte txareta eta ikasleak)

2009/12/01

ABENDUAREN 23an OLENTZEROREN ETXERA!

Abenduaren 23an, Olentzero bera lanean egongo dela aprobetxatuz, lanik egin behar ez dugun heldu eta umeak Olentzeroren etxera bisitatzen joango gara.

Garairik aproposena leku hau bisitatzeko, Gabon garaian guztiz murgilduta egongo baikara ordurako.

Bisita gidatua izango da goizeko 9:30ean. Baina leku mugatuak daudenez ahalik eta arinen eman izen, bestela leku barik geratuko zarete eta.

0-2 urte bitarteko umeek ez dute ezer ordaindu behar, eurentzako dohainik baita. Beste guztiek 7 euro ordaindu beharko dute.

Informazio gehiago izateko edota izena emateko deitu 94 456 41 19 telefonora, edota idatzi galdakao_berba@aek.org helbide elektronikora.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA GALDAKAO, ABENDUAK 3 eta 4

Galdakaoko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, datorren asteazkenean (abenduak 3) Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimen-programa bat antolatu du. Programa horren barruan, besteak beste, gazteentzako disko-festa bat dago, baita udal musika eskolako ikasleen ekitaldiak ere. Eskola horretako gela bereziak ere emanaldia egingo du.

Hurrengo egunean (abenduak 4) 2010eko egutegia banatzeak, Astondoa enpresak egingo duen su-festak eta Agirre lehendakariaren plazan taloa, txorizoa eta sagardoa emateak festa kutsua emango diote ospakizunari eta Gernika Folk taldeak girotuko du jaia.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna
Diskapazitatearen Nazioarteko Eguna
Agirre lehendakariaren plaza.

18:30ean, Aurkezpen-ekitaldia
Udal musika eskolako ikasleen saioa.
Musika eskolako gela berezikoen musika-emanaldia.

19:00etan, Disko-festa
- DJ Animatzailea
- Jokoak, abestiak, batuka…

Abenduak 4, Euskararen Jaia
Agirre lehendakariaren plaza.

18:00etan, 2010eko egutegia banatuko dugu.
«Zuztarretatik ahora» egutegia emango diegu herritar guztiei, karpan.

19:00etan, Su festa, Astondoa pirotekniaren eskutik.

19:15ean, Taloa, txorizoa, solomoa, hirugiharra eta
sagardoa guztientzat.

Animazioa, Gernika Folk
udal musika eskolako trikitixa eta txistulari taldeak

Animatu! Aukera paregabea euskaraz gozatu eta bide batez euskararen normalkuntza aldarrikatzeko!

EUSKARAZ HAZI, EUSKARAZ IKASI ETA EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO!!!