Apirilaren 18rako  plan itzela proposatzen dizuegu. Aek-k irteera polita proposatu, eta guk, noski, laguntzeko prest agertu gara. Baina ez soilik laguntzeko, baita ederto pasatzeko ere.  Eguneko plana proposatzen dugu oraingoan, iada udaberrian sartuta gaudela, egunak gero eta luzeagoak direla ikusita... zergatik ez dugu udaberriak dituen kolore politak aprobetxatuko?Eta horixe da egingo duguna! Nabarnizera joango gara egun pasa! Ezagutzen al duzue Nabarniz? Nabarniz, Bizkaian, Busturialdean, Markina eta Ereño artean dagoen herritxo bat da.
Apirilaren 18an bertara joan eta herria bera, bere inguruak eta bere "castroa" ezagutuko ditugu. Bertan gaudela Iluntzarrera igi gaitezke, Nabarnizeko mendirik altuena dugu iluntzar bere 728 metroekin.
Ibilbidetxua egin ostean, tripazorriak baretzeko, Karmeloren Baserrira hurbilduko gara. Bertan parrillada itzela ospatuko dugu!! Indarrak hartu beharko dira, egunak luzatzen doaz eta!Animatu eta etorri gurekin! Ederto pasako dugu eta!
Informazio gehiago lortzeko edota izena emateko deitu 94 456 41 19 telefonora, edo idatzi helbide elektroniko honetara.
No comments:
Post a Comment