galdakaoko berbalagun: RITH 2010, GAELIKOAREN ALDEKO KORRIKA IRLANDAN

2010/03/08

RITH 2010, GAELIKOAREN ALDEKO KORRIKA IRLANDAN


Rith 2010 izeneko lasterketa burutuko dute Irlandan martxoaren 9tik 17ra bitartean. Belfasten abiatu eta, 1.600 kilometro egin, eta 250 herri eta 15 konderri zeharkatu ostean, Galwayn amaituko da, Patrick Deunaren eguna ospatzeko burutzen den jai egunaren baitan. AEK eta KORRIKA ofizialki gonbidatu dituzte antolatzaileek eta Dublinen egingo dute kilometroa.
Ideia Euskal Herriko Korrikaren berri izan zutenean bururatu zitzaien Rith 2010en antolatzaileei, eta ekitaldia hobeto ezagutzeko asmoz Tuterara etorri ziren pasa den urtean 16. Korrikaren hasiera ekitaldira. Orain, euren hizkuntzaren aldeko lasterketa abian jartzeko momentua heldu zaienean, Korrika eta AEK gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Hala, Edurne Brouard Korrika arduradunak eta Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak Dublin erdiguneko Patrick Street-en hartuko dute Rith 2010eko lekukoa martxoaren 11n. Iluntzeko zortziak eta hogeita bostean dute hitzordua 382. kilometroa egiteko. Dena den, karreran bertan parte hartu aurretik, arratsaldeko bostetan hasiko den ekitaldi ofizial batean izango dira AEK eta Korrikaren arduradunak.

Joan Rith 2010 web gunera

Ibilbidea ikusi

Kanta entzun
Gehiago irakurri...

No comments: